
KOMERTZIOAK: ZEIN DA ORDUTEGIRIK EGOKIENA?
Nerea Etxanizi, Euskal Herriko Unibertsitateako marketin irakasleari egindako elkarrizketa
Iturria: guk egindakoa
ZERGA ARROSA
Zerga arrosa emakumeei baino ez ezarritako zerga da. Orokorrean emakumeei zuzenduriko produktuak garestiagoak dira gizonezkoei zuzenduriko produktu berdinekin alderatuz. Georgette Sand fundazio frantziarrak supermerkatuetako diskriminazio garbia azaleratuz “Zerga arrosa” deituriko zerga ikertu du.
Osagarri berdinak dituen desodorantea emakumeei zuzendutako ontzian doanean garestiagoa da gizonezko baten desodorantea baino. Zerga arrosa ez da bakarrik higieneko produktuetan ematen beste hainbat gauzetan ematen da; umeentzako jostailuei dagokionez, neskentzako bizikleta arrosa garestiagoa da mutilentzako bizikleta urdina baino, kosmetikoetan eta arropan garestiagoa da “emakumeentzat” etiketapean doanean, “gizonentzat” etiketapean baino. Hala ondorioztatu du Monoprix supermerkatu katean eginiko ikerketak, eta oso antzeko emaitzak lortu zituen Forbesek ere ikerketa AEBetan egin zuenean. Bi diskriminazio ikusi ahal dira zerga honen bitartez alde batetik, emakumeentzako produktuak egiten dituzten enpresek gutxiago irabazten dutela, eta beste alde batetik, emakumeek emakume izateagatik gehiago ordaindu behar izatea.
Zerga honi aurre egitea konponbide erraza du. “Mutilentzako” diren produktuak emakumeak erostea. Bai Georgette Sand fundazioak kritikatu duenez, supermerkatu hauek stand eta pasillo ezberdinetan kokatzen dituzte emakumeei eta gizonei zuzendutako produktuak, “prezioen konparaketa egin ez dezaten”.
Diskriminazio hau salatzeko Change.org plataforman firmen bilaketa bat bideratu dute eta dagoeneko 44.000 atxikimendu baino gehiago lortu ditu. “Genero marketina muturrera eramateak emakumeak iraintzeaz gain, ekoizle eta banatzaileek salneurriak modu subjektibo batean finkatzen dituztela erakusten du", adierazi dute plataformaren autoreek.


