
KOMERTZIOAK: ZEIN DA ORDUTEGIRIK EGOKIENA?
Nerea Etxanizi, Euskal Herriko Unibertsitateako marketin irakasleari egindako elkarrizketa
Iturria: guk egindakoa
Maren Goti, Leioako ostalaritza eskolako irakaslea

"Jatetxeak eta tabernak denbora gehiagoz zabalik egotea gustatuko litzaidake betiere balditza onetan bada"
Nolako egoera ekonomikoan dago ostalaritza sektorea?
Egia esan ostalaritza sektorea nahiko momentu onean dagoela esan daikete. Egia da krisialdia guztiontzako dela eta langileentzako batez ere, sektorea oso latza da momentu hauetan. Ordutegi oso luzea izan ohi dute eta oro har, diru gutxi ordaintzen diete.
Azken urteotan ikasle gehiagok egiten dituzte ikasketa hauek? Interesa dago ostalaritzaren arloan?
Azken urteotan bai. Asko nabaritzen da daukagun alde batetik, “tiroi mediatikoa” Masterchef bezalako telebista programei esker, izan ere, telebistan asko ikusten diren programak dira. Bestade, oso nabaria da langabeziak duen eragina sektore honetan. Hori dela eta jende askok bizimodu eta lan on bat izateko asmoarekin egiten ditu ostalaritza ikasketak. Hari beretik, esan beharra dago sarrera frogen batazbesteko nota azken bi urteetan asko igo dela ikasleen eskari handia dela eta.
Zure ustez jatetxeak eta tabernak ordu gehiagoz egon beharko lirateke zabalik?
Gustatuko litzaidake denbora gehiagoz zabalik egotea betiere balditza onetan bada. Horrek suposatzen du batez ere langileen ordainketa duina enpresarioen aldetik eta ez kontsumitzaileen aldetik.
*Multimedia atalean elkarrizketaren bideoa ikusgai
