
KOMERTZIOAK: ZEIN DA ORDUTEGIRIK EGOKIENA?
Nerea Etxanizi, Euskal Herriko Unibertsitateako marketin irakasleari egindako elkarrizketa
Iturria: guk egindakoa
Jesús María Casquete, EHU-ko Politika zientzien irakaslea

"Dendak jaiegunetan irekitzea erabaki politikoa da eta erabaki hori hartzeko irizpide desberdinak hartu behar dira kontuan"
Zer deritzozu dendak jai egunetan zabaltzeari?
Hirietako denda desberdinak bereizi behar dira. Printzipioz, tabernak irekitzeri ondo deritzot, baina beste eratako komertzioak aldiz, ez, adibidez jantzi dendak, liburu dendak eta supermerkatuak itxita egon beharko lirateke. Langileek ere bere jaiegunak dastatzeko eskubidea dute. Bestalde, ostalaritza sektorekoak hain zuzen ere, jaiegunetan izaten dute jende fluxu gehiena eta hortaz, irekitzea printzipioz ondo egongo litzateke ekonomia eta irabazien aldetik.
Hainbat sindikatu horren kontra daude. Ze nolako eragina izan dezake sindikatu batek egoera honetan?
Sindikatuek langileen interesak defendatzen dituen tresna den neurrian eragin ikaragarria izan dezakete. Sindikatuak horren aurka badaude eta langile antolatuak sindikatuen jarraibideei jarraitzen badiete, eragina begi bistakoa da. Hortaz, sindikatuak aurka badaude, langile antolatuak horren aurka ere egongo direla argi dago. Saltokiak jaiegunetan irekitzea zailagoa izango litzateke azken hauen oposizioa badago.
Dendak jai egunetan zabalik egoten badira kontsumoa handituko dela uste duzu?
Ez daukat informaziorik hori jakiteko baina printzipioz intuizioak esaten dit komertzio mota batzuk, hala nola, jatetxeek salmenta gehiago izango dituztela dudarik gabe. Kontrara, jantzi dendek jaiegunetan irekitzea agian ez litzateke errentagarria izango, izan ere, horrek gastu handia suposatzen du enpresentzat. Gertatuko litzatekeena salmentak sei egunetan banatu baino, zazpi egunetan banatzea. Turistek adibidez Zaran erosi nahi badute, haien herrialdeetan ere izango dituzte horrelako dendak, beraz Euskal Herriko dendek ez dute irabazi handirik izango alde horretatik. Ikuspegi ekonomikoa da; salmentak, galerak eta irabaziak. Nire ustez, beste irizpide batzuk tartekatu behar dira, garrantzitsuena langileek haien jaiegunetaz gozatzeko eskubidea. Dastatze hori ez da termino ekonomikoetan neurtzen. Familiarekin denbora igarotzea askotan ekonomia baino garrantzi handiagoa du. Kontuan hartu behar da jaiegunetan lan egiten dutenek zerbitzuetako langileak direla, eta askotan emakumeak eta etorkinak dira. Dendak jaiegunetan irekitzea erabaki politikoa da eta erabaki hori hartzeko irizpide desberdinak hartu behar dira kontuan.
Zein da zure iritzia zerga arrosari buruz?
Kontsumitzaileak ez du zertan gehiago ordaindu behar generoaren arabera; gizon zein emakumeek ez dute zertan zerga berezirik ordaindu behar nire ustez.
*Multimedia atalean elkarrizketaren bideoa ikusgai
