
KOMERTZIOAK: ZEIN DA ORDUTEGIRIK EGOKIENA?
Nerea Etxanizi, Euskal Herriko Unibertsitateako marketin irakasleari egindako elkarrizketa
Iturria: guk egindakoa
Nerea Etxaniz.EHU-ko Marketin irakaslea
"Denden ordutegia zabalagoa izan arren, horrek ez du esan nahi gehiago salduko denik"
Marketing irakaslea zarela kontuan hartuta, zure ustez zer nolako eragina dute merkatal guneek gure gizartean?
Egun, merkatal guneetara joateko zaletasuna dago. Alde batetik, aukera ezberdinak bertan egokituta daude, hala nola, arropa, etxerako tresnak erosteko aukera etab. Horrez gain, eguraldi txarra dagoenean estalita dagoela eta parking-ak edukitzen dituztela jakiteak, bertara gerturatzeko erraztasunak ematen ditu. Tabernek eta zineak familia giroan joateko gero eta baliabide gehiago jartzen dituzte, izan ere, ekintza asko egiteko aukera ematen dute horrelako guneek .
Ordutegiaren aldetik, merkatal guneak jarraian egoten dira zabalik eta askotan herritik kanpo gelditzen diren guneak dira.
Marketinaren ikuspuntutik uste dut ordutegiak onuragarriak izango liratekeela baina hala ere, hainbat desabantaila ditu; herrietako bizitza gutxitu egiten da, azken finean horrelako zentro batera zoazenean behar dituzun eta behar ez dituzun hainbat kontutara ere bultzatzen zaitu. “Hiru gauza” behar badituzu, herrian bertan gera zaitezke, izan ere, herriko dendak sustatzeko aukera paregabea da eta horrez gain herri-ekonomia ere handitu daiteke.
Publizitateak ze nolako eragina du, arropa edo bestelako produktuak erosteko unean?
Publizitateak eragina du erosterako orduan eta ezagutzerako orduan, hau da, azken finean, publizitaterik gabe guk markak ez ditugu ezagutzen eta publizitateak produktu eta zerbitzu horiek hor daudela jakinarazten digu. Bestalde, ez digu bakarrik ezaugarrien informazioa eskaintzen, baizik eta gure pertsonalitateari buruzko informazioa gehitzen du, hau da, identitate bat izatera bideratzen gaitu. Markek nolabaiteko loturak sorrarazten dituzte pertsonengan. Behar konkretu batzuk asetzera bideratzen gaituzte eta horrez gain, beste behar batzuk sortzen dituzte. Publizitateak beraz, markak hor daudela esaten digu.
Batez ere Zara, Stradivarius eta horrelako dendatan erosten da, zer dela eta uste duzu holako dendatan erosten dela?
Denda hauek nolabait gure aktitude eta jokaerekin zerikusi handia dute. Persuaditu egiten gaituzte, limurtu produktu edo zerbitzu horiengana jo dezagun.
Hainbat eta hainbat arropa marketan umeak esplotatzen direla jakin da, zergatik uste duzu jendea erosten jarraitzen duela horrelako dendatan ?
Marka batzuk nahiz eta umeak esplotatu, bigarren mailan geratzen den informazioa izaten da erosle askorentzat. Egiten dituzten kanpainak alde batetik, kementsuak izaten dira eta normalean marka ezagunak izaten dira egiten dituztenak. Horrez gain, beste balio batzuk eransten dizkiote produktuari eta esplotazioa bigarren maila batean uzten dute.
Enpresek bi ikuspegi hartzen dituzte kontuan esplotatutako umeek egindako arropa saltzen jarraitzeko. Marka handiek zergatik egiten dute hau? horretarako ez daukat inolako justifikaziorik. Bestalde, jendeak prezioari begiratuta erosten ditu produktuak eta esplotazioaren ondorioz produktua merkatuan merkeago ateratzen da. Horrez gain, erosketa markaren beste esanahiengatik ere egin daiteke, hala nola, notorietatea edo prestigioko marka bat delako. Erosleek hori bilatzen dute eta ez lehengaiak nondik datozen edota zer nolako ekoizpen prozesua eman den produktu hori egiteko.
Azken finean lan guztia, bai publizitatearena baita harreman publikoena ere, markaren posizionamendu ona lantzeko bideratuta dago eta hortaz, bestelako informazioa maila ezberdin batean geratuko litzateke. Gehienetan bezeroei gertatzen zaiena, kanpoko karkaxa ikusten dutela da, barrutik nolakoa den garrantzia eman barik eta horretarako zer nolako prozesuak bideratu diren pentsatu gabe.
Espainiako beste hirietako saltokiak eta merkatal guneak jaiegunetan irekitzen dira. Euskal Herrian berdina gertatuko dela uste duzu?
Horren inguruan diskurtsio asko egon da. bat Alde batetik onurak ditu baina bestetik, hainbat desabantaila. Onurei dagokionez, batik bat hiriburuetan hau da, turismo gehien mugitzen den lekuetan jendea erakartzeko ideia ona izango litzateke.
Ordutegiari dagokionez, ez du esan nahi ordu gehiago irekita egoteagatik gehiago salduko denik. Ez dakit zenbateraino kontsumoa igoko litzateke dendak denbora gehiago irekita egongo balira. Horrelako ekintzetan gertatzen dena da askotan egiten diren kontratuak prekarioagoak direla “kontratu basura” deritzotenak, hain zuzen ere, eta kontziliazio familiarren inguruko gatazkak ere sortu daitezke denbora gehiago lan egin behar delako, zure negozio propioa bada askotan beste persona bat kontratatzera behartuta egon zaitezke edo bestela ahaztu zaitezke zure familiarekin denbora pasatzeaz.
Merkatal gune handietan ordutegien zabalkuntza ematen bada, denda txikiak kalte gehiago jasan beharko lituzkete eta horrez gain gastu ekonomiko handia ekar dezake, esaterako argi indarra, ura etab. Ez dakit zenbaterainoko onurak ekar ditzaken dendarientzat eta gizartearentzat. Beste herrialdeekin konparatuz, Estatu Espainiarreko dendak ordutegi nahiko zabala dute beraz, onurak azpiegitura handia duten dendetzat izango zela uste dut eta aldiz, saltzaile txikientzat kaltegarria izango litzateke.
Black Friday bezalako egunak salmentak areagotzeko egin ohi dira. Hala ere, batzuetan prezioak igotzen dira eta egun horretan jaitsi egiten dituzte ganga bat erosten duzula pentsarazteko. Marketin estrategia ona dela uste duzu?
Azkenengo urteotan entzun izan den kontzeptua izan da baina hala ere, ezin da Estatu Batuetako zoramen horrekin konparatu. Marketin estrategia ona izan daiteke, izan ere, kontsumitzaileen aldetik, haien beharrak asetzeko eta produktuak erosteko egun batean edo bitan beherapenak egongo direla jakiteak, erosketa horiek planifikatzeko aukera ematen dizu. Alderdi horretatik onura izan daiteke. Bestalde, dendaren ikuspuntutik, oro har barra-barra egon ohi dira eta beraz, beraien produktuak ikusten eta probatzen egotea onurak ditu dendarientzat. Hala ere desabantailak ditu, izan ere, jendeak produktu bat erosteko presarik ez badauka, egun horietara zain egongo da eta horrek aurreko asteetako salmentak gutxitzea ekar dezake.
Azkenik, erosketa konpultsiboak bultzatzen ditu. Gauzak merke ikusten ditugunean erosi egin behar ditugula sentitzen dugu askotan erosketa ondo pentsatu eta bideratu gabe, supermerkatu batera gosearekin joaten garenean gertatzen denaren antzekoa. Batzuetan irabazi ekonomikoak ez dira asko izaten baina denda txikien notorietatea ekar dezake askotan. Hala ere, dendetan beherapen egunetan askotan stock-ean dauden gauzak ateratzen dituzte eta hori ere ez da legezkoa. Nire ustez, egun konkretu batzuetan soilik beherapen batzuk aplikatzea ondo legoke, betiere esentzia mantenduz eta helburu finko batzuk aurrez aurretik jarriz, beti buruarekin jokatuz.
*Multimedia atalean elkarrizketaren bideoa ikusgai

