
KOMERTZIOAK: ZEIN DA ORDUTEGIRIK EGOKIENA?
Nerea Etxanizi, Euskal Herriko Unibertsitateako marketin irakasleari egindako elkarrizketa
Iturria: guk egindakoa
LANGILEEN NEGOZIOA ALA MADARIKAZIOA?
“Kalea modaren pasabidea da” Amancio Ortega modaren handikiak elkarrizketa batean eman zuen baieztapena izan zen. Hein handi batean egia da, izan ere, egunerokotasunean etengabe gure inguruan dagoen elementua da moda.
Azken urteotan komertzioaren ordutegia zein izan behar den bueltaka ari dira, sindikatuek eta dendariek. Dendak eta jaiegunetan egon beharko lirateke irekita? Askotan pentsatu izan dugun galdera da eta egia esan, zenbatetan igande euritsu batean desiratu dugu horrela izatea? Espainiako hainbat lekutan jada, jaiegunetan merkatal zentroetako dendak zabalik egoten dira eta sindikatuek onartuz gero, Euskal Herrian berdina gertatuko da denbora gutxi barru. Egoera berri honen aurka hainbat sindikatuk beraien ezezkoa adierazi dute. Jesús María Casquete politika zientzien adituak adierazi du sindikatuak horren aurka badaudela eta langile antolatuak sindikatuen jarraibideei jarraitzen badietela, eragina begi bistakoa izango dela.
Merkataritza-ordutegien liberalizazioak bi jarrera hartze dituen eztabaida da. Batetik, enpresa handiek eta banaketa-kateek ordu-askatasunaren alde egiten dute. Beste aldetik, enpresa txiki eta ertainen ordezkariek, autonomoak eta merkataritza-ordutegiaren erregulazioaren alde jokatzen dute. Mundu oso zabala da politika eta zer esanik ez zergena. Duela gutxi zerga arrosa izeneko agertu da merkatuan. Emakumezkoentzat gizonezkoentzat diren produktuak baino garestiago egiten dituena da. Orokorrean emakumeei zuzenduriko produktuak garestiagoak dira gizonezkoei zuzendurikoak baino. Woman Tax izeneko webgune frantziarrak Change.org plataformarekin batera diskriminazio hau salatzeko firmen bilaketa bat bideratu du eta dagoeneko 44.000 atxikimendu baino gehiago lortu dituzte.
Hori ez ezik, merkatal guneetara joateko zaletasun handia dagoela adierazi du Nerea Etxaniz EHUko marketineko irakasleak. Dendek gure aktitude eta jokaerekin zerikusi handia dutela ere gehitu du Etxanizek, izan ere, persuaditu egiten gaituzte Inditex bezalako oihalgintzan eta arropa salmentan aritzen diren enpresak.
Gaur egungo biztanleriak batez ere Inditex multinazionalean kontsumitzen dute, nahiz eta gehienek kalitate baxuko produktuak saltzen dituztela pentsatu. Hala ere, kontsumitzaileen batazbestekoa 100€ ingurukoa da erosketa egun batean.
Saltoki komertzialetako ordutegia bezain garrantzitsua da ostalaritza sektorearena. Krisia asko nabari izan da sektore honetan baina hala ere, pixkanaka indarra hartzen ari da azken urteotan. Maren Goti Leioako ostalaritza eskolako irakasleari tabernak eta jatetxeak denbora gehiagoz zabalik egotea ondo iruditzen zaio, betiere balditza onetan bada. Enpresarioen parte hartze handiagoa behar izango luke horrela kontsumitzaileek prezio igoera ahalik eta gutxien nabaritzeko.
Espainiar Estatuko komunitate guztietan ez dira merkataritza ordutegi berdinak ematen: Madrilen, Valentzian eta Gaztela Leonen astero 90 orduz egoten dira zabalik merkatal guneak, aldiz, beste komunitateetan hala nola, Euskal Herria, Galizia eta Katalunia 72 orduz egoten dira zabalik Consejo de Cámaras de Comercio, Industria y Navegación de la Comunidad Valenciana-ko datuen arabera.
Azken finean gizakiok erosteko beharra dugu eta askotan horretara bultzatzen gaituzte marka handiek. Hala ere, langileenganako enpatia izatea garrantzitsua da, izan ere, nork ez du nahi jaiegunetan atsedena izatea?


