top of page

DATU ESTATISTIKOAK

2011ko urtarrilean, José Luis Rodríguez Zapatero Gobernuaren Lehendakariak, erreforma multzo bat iragarri zuen urteko lehen hiruhilekorako. Erreforma hauen artean Zerbitzu Profesionaleko lege-proiektuaren Ministro-Kontseiluaren onespena izan zen zeinetan, Lehendakariaren hitzen arabera,“konpetentzia eta malgutasun handiagoak sartuko ditu zerbitzuen sektorean, izan ere, oso garrantzitsua den sektorea da”. Horrez gain, Autonomia Erkidegoen arteko merkataritza-ordutegien akordioa ezarriko dela iragarri zuen.

 

Lehendakariaren proposamena ordu-malgutze handiago bat bezala interpretatu zuen sektoreak. Hala ere, merkataritza-ordutegien liberalizazioaren gaineko eztabaida ez zen apirilera arte  ireki.

 

Argudioak alde eta ordutegi-liberalizazioaren aurka
 

Merkataritza-ordutegien liberalizazioak bi jarrera hartze dituen eztabaida da. Batetik, enpresa handiek eta banaketa-kateek ordu-askatasunaren alde egiten dute. Beste aldetik, enpresa txiki eta ertainen ordezkariek, autonomoak eta merkataritza-ordutegiaren erregulazioaren alde jokatzen dute. Bi jarreren aldeko eta aurkako argudioak egon ohi dira lehian hala nola, enpleguan zentratutako argudioak, inbertsioa, prezioak eta familiaren kontziliazioa.

 

 

          Iturria: Consejo de Cámaras de Comercio, Industria y Navegación de la Comunidad Valenciana.

Zer uste dute espainiarrek merkataritza-ordutegiari buruz?

 

Espainiarrek ordu-erregulazioaren alde daudela ondorioztatuu zuen 2011ko apirilean CIS-ek egindako azken barometroan. CIS-ek landutako ikerketaren  arabera ikusten da:

 

1- % 51,8 ordutegien erregularizazio baten aldekoa da eta horrez gain, saltokien irekiera igandeetan eta jaigunetan ematearen aldekoa.

 

2- Elkarrizketatuen % 53,2k uste du izaera orokorreko araudiak merkataritza-ordutegiak jarri behar dituela.

 

3- % 61,3 ez da sentitzen merkataritza-irekitze mugekin batere kaltetuta.

 

Nahiz eta elkarrizketatutako populazioaren gehiengoa ordutegi-erregulazioaren alde egon, adinaren arabera joera batzuk antzeman daitezke batez ere klase soziala eta ideologia politikoaren inguruan.

25 eta 54 urteen arteko populazioak merkataritza-ordutegiaren erregulazioaren alde azaltzen dira, oro har.

Bestalde, 55 urte baino gehiagoko populazioak ordutegien-mugak haiengan eragin “gutxi” edo “ezer ez” dutela diote.

 

Merkataritza-Ganbera Valentziarreko Batzordeak 2009an egindako bizimodu-galdeketaren arabera, kontsumitzaile valentziarrek merkataritza-ordutegiak bere beharretara egokitzen direla uste dute. Saltoki handien, merkataritza-guneen ordutegia eta auzo dendetako merkataritza-ordutegiek valentziarren % 70ko biztanleen onespena zutela adierazi zen galdeketan.

 

Bezeroen beharretarako merkataritza-ordutegien egokitze gradua
 

 

 

Iturria: Consejo de Cámaras de Comercio, Industria y Navegación de la Comunidad Valenciana.

Miriam de la Mata eta Irati Suaga

bottom of page